XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arerio biak alkar jo eben unean askatu zan enaratxoa katuaren besoetatik, eta bildurtuta joan zan, txiotadaka bere lagunaren ondora.

Arerio biak, lepoko eder bana hartu ondoren alarauka ibilita gero, bata bestearen gorrotoa neurtuz alkarri begira geratu ziran: txakurra hagiñak erakusten hasi jakon katuari, murrustadaka; katuak mustur inguru guztia erpetu eutsan txakurrari, harek bera aurrean hartu baino lehen.

Gero, batak bestea atzetik eroala, etxeari bueltaka hasi ziran, zeinek baino zeinek arinago egiten ebela.

Enaratxoak hainbestetan bere ondorik, berari eder egiten erabili ebazan biak bata bestearentzat ebiltzala ikusi ebanean, bere laguna ahaztuta, bere umeak be baztertuta, hasarrez beterik joan zan, inozko txiotadarik gogorrenak eginaz, hareei aurrea hartzeko asmoz, hareek bera ikustean lehen lez bere atzetik hasi eitezan.

Baina bere zarraparra guztia alperrik izan zan; bata bestea aurrean erabilen hareek, eurenerako izan ezik, gor eta itsu ziran.